Beñat Lavinek zuzentzen duen taldea  Nafarroako lurretara joango da larunbat honetan, La Única taldearekin jokatzera. Talde hori multzoko azken postuan dago egun, baina Errekaldeko klubak baino partida bat gutxiago jokatu du.

UBR behin baino gehiagotan neurtu da La Única taldearekin euskal ligan; 2018-19 denboraldian, bilbotarrak garaitu zituen, lehiaketa horretan izandako bi talketan. Larunbateko hitzordura bolada txarra hausteko eta garaipena lortzeko asmoz iritsiko da. Horrek are gehiago estutuko luke multzoko beheko aldea, lehen fasea ixteko hiru jardunaldi falta direla.

Nafarrak Ohorezko B Mailara igotzea lortu zuten, 2020ko urrian Palenciaren aurrean jokatutako kanporaketan. Sailkapenak islatzen duena baino askoz ere talde hobea da, eta aurpegia eman eta azken unera arte borrokatu da partida guztietan. Horregatik, eta aurreko urteetako lehiak gogoan, Bizkaiko jokalariek badakite ez dela erraza izango garaipena lortzea.

Bestalde, Valtecsa UBR saiatuko da lana ondo egiten eta hazten.

Talde zuri-gorriak hoberantz egin du jokoaren hainbat alderditan. Egoera hori zelaian islatu da, eta horrek aukera ematen dio fase honen azken zatiari baikortasunez ekiteko, aukera guztiak zabalik izanda.

Garrantzitsua da Nafarroako lurretan garaipena lortzea, Bilboko teknikariek nabarmentzen duten bezala, baina ez da ahaztu behar, ondo zehazten dutenez, aurkariak ere asko jokatzen duela, eta, beraz, larunbat honetako talka garrantzitsua dela bi taldeentzat.

LA ÚNICA RT vs VALTECSA UBR – Ohorezko B Maila / 9.Jardunaldia. 

Larunbata23 . 16:00etan / Iruña.

 

 GORA UBR!!