Valtecsa UBR Zarautzera joango da larunbatean 11. jardunaldiko partida jokatzeko.

Zarautz K.E aurkaria igoera-multzoan sartzeko aukerarik gabe iritsi da azken partida honetara, baina, hala ere, Uni Bilbaori irabaziz gero, postu onean geratuko litzateke denboraldiaren hurrengo zatirako; beraz, Castañoren jokalariek ahalegina egingo dute modurik onenean amaitzeko eta bide batez mahaian kolpe txiki bat emateko hurrengo faseko aurkari “posible” baten aurrean.

Gipuzkoarrak gai dira lehiaketako edozein talderi arazoak sortzeko, dagoeneko erakutsi duten bezala, eta are gehiago beren esparruan.  Belar naturaleko zelai bat da, eta Uni Bilbaori beti kostatzen zaio gehiago, zelai artifizialean jokatzen duelako. Valtecsako jokalariek badakite horrek aparteko ahalegina eskatzen diela eta lan handia egin beharko dutela garaipena lortzeko.

Konfinamenduak prestakuntza-planak aldatu dizkie bilbotarrei azken egunotan, eta, hori dela eta, UBR taldeko kideak lanean ari dira normaltasun hori berreskuratzeko eta larunbateko partidarako modurik onenean prestatu ahal izateko.

Aurreko jardunaldiko Gaztediren aurkako norgehiagokak beldurra sortzen zuen, lesio edo arazo fisikoagatik, konfinamendua dela eta, ezin izan baitzen modurik onenean prestatu; baina, zorionez, taldea ondo osatu da partida horretatik, lesio larririk gabe, kolpeak bakarrik izan dira.

Valtecsa jakitun da mailaz igotzeko lehian jarraitzeko edo igoera-multzoan sartzeko aukeraren bat izateko, eta, horrekin batera, beste denboraldi batez mailari eusteko, garaipena lortu behar duela, eta, horrez gain, beste talde batzuen emaitzak aldekoak izan behar direla jardunaldi honetan eta, orobat, atzeratutako partiden sailkapen-taula egunean jartzeko, “hilaren 27-28ko” asteburuan jokatuko den jardunaldian.

Inork ez zuen esan hau erraza izango zenik…

 

Gesalaga Okelan Zarautz K.E. vs Valtecsa UBR . –  11.jardunaldia. Ohorezko B Maila  – A Multzoa

 Zarautz. Otsailak 20. 16:00etan.

GORA UBR!!