Ohorezko B Mailako 12. jardunaldiko partida, bigarren faseko lehena, asteburu honetan Galizian C.R. Ferrolen aurka jokatzekoa zena, atzeratu egin dute, arrazoi honengatik:

Valtecsa UBR taldeko jokalari bati positiboa atera zitzaion COVIDaren proban, otsailean Zarautzen aurka jokatu ondoren, eta, ondorioz, Osakidetzak jokalari-zerrenda ia osoa konfinatu zuen. Berrogeialdiaren azken eguna joan den martxoaren 2a izan da.

Protokolo berrindartuko 5. geroratze-arau edo -irizpidearekin bat etorriz, partidako egunaren (martxoaren 7rako aurreikusia, joan den asteleheneko zozketaren ondoren) eta berrogeialdiaren amaieraren artean zazpi egun baino gutxiago egonez gero, partida atzeratzea baimendu ahal izango da. Ildo horretan, Kirol Diziplinako Batzorde Nazionalak baietsi egin du Universitario Bilbao Rugbyk aurkeztutako atzerapen-eskaera, eta bi klubei eskatu die beste egun bat adosteko eta jakinarazteko.

Partidaren data berria jakin bezain laster jakinaraziko da.