Ez zen egun egokia izan, eta txapelketara egindako itzulera ez zen nahi bezala bukatu. Talde nafarrak ondo asmatu zuen bere partida egiten eta ekintzetan etekina ateratzen. Berdintasuna nagusitu arren, zuri-berdeek partida irabazi, eta  azken minutuetan errematatu zuten.

 

Erasoan asmatzeaz gain, bisitarien defentsak ondo jakin zuen etxekoen ekintzak gelditzen. Etxekoek ez zuten asmatu une garrantzitsuenetan, eta azken minutuetan zenbait arau-hauste ere egin zituzten. Hala, epaileak txartel hori batzuk atera zituen, bai eta, bigarren kasuan, oker atera ere.

Egoera horrek garesti ordaindu zuen Valtecsak, taldea hamahiru jokalarirekin geratu baitzen azken txanpan. Hortaz, aurkariak partida bere alde ixteko aukera izan zuen, 13-16 markagailuarekin.

 Eibar izango da bilbotarren hurrengo aurkaria. Jardunaldi honetan Zarautzen aurka galdu arren, 2. multzoko lehen postuan dago Valtecsarekin batera.

GORA UBR!!

                            Ohorezko B Maila ( 2.fasea –  2.multzoa) – Valtecsa UBR 13 Vs La Única RT 16.