Gure klubean ohikoa den bezala, eta gure helburu nagusia errugbia sustatzea, garatzea eta lantzea izan arren, gure kirolaren filosofiarekin bat datozen jarduerak bultzatzen, sustatzen eta laguntzen ditugu.
Hau da hauetako bat.
Kirol apustu etxeek gure gizartean eta batez ere gure gazteengan izaten ari duten eraginak kezkatzen gaitu.
Apustu etxeen kanpainak gero eta talde gazteagoari zuzenduta daudela uste dugu, eta arazo larri, erreala eta egiaztagarria bihurtzen ari da.
Aurreko guztiagatik,
Universitario Bilbao Rugby egungo zuzendaritza batzordeak honako hau adierazten du: Egiten dugun apostu bakarra, kirola da, eta jokoa jolas jarduera gisa.
Gure kirolak,integrazio, hobekuntza tresna eta aisialdi alternatiba izaten jarraitu dezala. Puntu hauetan, gure apustua argia eta irmoa da.
UBR klubetik adierazten dugu, ez dugula protagonista izan nahi, parte hartzen dugun partidu eta txapelketetako edozeinetan, horien emaitzaren edo garapenaren aldeko apustuetan.
Era berean, ez ditugu, kirol apustuak jarduera errentagarri gisa sustatzen duten apustu- etxeetatik datozen kolaboratziorik edo konpentsazio ekonomikorik onartzen, erakunde horien ekintzak, familia eta gizarte mailan arazo desberdinak sortarazten dituzte, batez ere gazteen artean.
Ez dugu ondo ikusten, gure jardueretan apustuak egitea eta, jakina, ez dugu nahi eta ez dugu onartzen, gure taldeetako kirol praktiketan oinarrituta, egiten den apusturik.
Beti izango duzue gure kluba prest, bai fisikoki bai intelektualki, aisialdirako eta kirol alternatiba osasuntsuak sustatzeko eta eskaintzeko, eta horretan lanean jarraituko dugu.
Bilbon 2020ko irailaren 18an.