Bilbao Rugby Unibertsitarioren hauteskundeak amaituta, Aitor Jauregik zuzenduko du Bilboko kluba.

Sartzen den batzordeak aurreko zuzendaritzako kide gehienak edukiko ditu, eta Natalia Delgado eta Sonia Saenz de Buruaga izango dira sartu berriak.

Bestalde, aurreko batzordeko kideak ziren Iker de Iralak, Ana de la Partek eta Joseba Etxeberriak ez dute batzordeko kide izaten jarraituko.  Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie pertsona horiei urte hauetan eta gure klubean egin duten lanagatik, eta eskerrak eman nahi dizkie, orobat, aldi horretan klubeko kide izan direnei.

Hurrengo lau urteetarako zuzendaritza honako hauek osatuko dute:

 Aitor Jauregi – Batzordeburua

José Ángel Gómez – Batzordeburuordea

Asier Arzalluz – Idazkaria 

Jesús Askorbebeitia – Diruzaina

Edurne Fernández – Batzordekidea

Gonzalo García – Batzordekidea

Tomás Ramos – Batzordekidea

Unai Zuazola – Batzordekidea

Iñaki Mujika – Batzordekidea

Dani García – Batzordekidea

Natalia Delgado – Batzordekidea

Sonia Sáenz de Buruaga – Batzordekidea

 

                                                                      Aitor Jauregi. UBR-ren Batzordeburua