Kantabriako taldeak garaipen argia lortu du Bilbora egindako bisitan.

Hasieratik nagusitu zen, eta, erlojua aurrera joan ahala, lehia Mazabiren alde jartzen hasi zen.

Valtecsa saiatzen zen, baina ez zuen ahalmenik aurkariaren aurrean, horrek ez baitzien eroso jokatzen uzten etxekoei.

Akatsak eta defentsako desorekak zirela-eta, aurkariek aukera izan zuten igoera zuzenak egiteko, UBR taldearen kalterako.

Lehen aldian Mazabik bere jokoa inposatu bazuen ere, bigarren aldian Uni Bilbaok ideiak argiago zituela ikusi ahal izan zen.

Alabaina, hobekuntzak ez zuen asmamen handiagorik ekarri, eta Independentek, aldiz, bere aukerez baliatzea lortzen zuen.

Valtecsa UBR nekea sumatzen hasi zen, eta azken txanpan, gainera, gizon bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuen. Ondorioz, amaieran markagailuan ikusi zen emaitza zigor handiegia izan zen bilbotarrentzat.

Mazabiren garaipenak, 12-66, argi erakusten du multzoaren goialdean egoteko eta igoerarako hautagaia dela.

Orain, lan egin eta hobetu beharra dago, Zarautz K.E.ren aurka izango den hurrengo hitzordura ahalik eta modurik onenean iristeko.

 

 Ohorezko B Maila  /  Valtecsa UBR 12 – Mazabi Santander Independiente RC 66

 

 GORA UBR!!

(Argazkiak: Alfredo Motaña)