Europako Batzordeak finantzatutako Sportily Together Erasmus + proiektuaren lan-topaketak izango dira Bilbon azaroaren 12tik 14ra. Topaketetan parte hartzaile izango dira, Universitario Bilbao Rugby Clubaz gain, Kroazia, Finlandia, Italia eta Esloveniako elkarteak https://www.spotproject.eu/
Proiektuaren helburua kirolaren bidez gauzatutako inklusioarekin lotuta dago, eta, bereziki, kirol inklusiborako jardunbide egokien zerrenda osatzearekin.
Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Errotetak lan-jardunaldietan esku hartuko du, Bilboko Udalak dibertsitate funtzionala duten pertsonak kirolera bideratzeko abian duen politika azalduz.
Jardunaldi horretako parte-hartzaileak BULTZA LIGAren (Errugbi Inklusiboa) inaugurazioan izango dira azaroaren 13an Errekaldeko Kiroldegian.
GORA UBR!!