Igande goizean Kote Olaizola estadioan jokatu zen lehian, lehiakide batek zein besteak eskura izan zuen garaipena, baina arauzko denboraren amaieran bi taldeen artean puntuak banatzeko emaitza izan zen: 22 eta 22ko berdinketa.

Bizia eta zirraragarria izan zen Miniestadioko zelaian jokatutako norgehiagoka. Talde bakoitzak dauzkan bertuteak baliatzen jakin zuen, eta etxekoek, azken txanpan atzetik joan arren, ez zuten partida galdutzat eman; eskuzko jokoan egindako lan onari eta hegaletako abiadurari esker, lehiako laurogei minutuak amaitu zirenean berdinketa igoarazi zuten markagailura.

 

Bisitariak nagusi izan ziren partidaren azken zatira arte, baina azken minutuetan joko mailan lotura galdu zutenean, Bera Berak partidari buelta eman ahal izan zion, eta berdinduz bukatu.

Eta azaroaren 20an, larunbatez, denboraldiko lehen derbi bizkaitarra izango da, Getxo RT izango da Errekaldeko kiroldegia bisitatuko duena, baino hori beste kontu bat izango da…

AVK Bera Bera 22 vs Valtecsa UBR 22 – Ohorezko B Maila 
GORA UBR!!