Getxok irabazi du denboraldiko lehen derbia. Talde bisitaria nagusi izan zen lehiako zatirik handienean, eta lehen berrogei minutuetan ezarri zituzten garaipenerako zutabeak.

Partidari ongi ekin zioten etxekoek, Getxo aurretik jarri zuten puntuei aurre egitea lortuz, hasieratik minutu gutxira zigor-ostiko bat gauzatu ondoren.

Kostaldekoek berehala erantzun zuten, ordea, hainbat entsegu jarraian eginda. Abiada bizitu zuten, eta zertarako gai diren erakutsi zieten etxekoei.

Bisitariek defentsan nahiz erasoan asmatuta, une hartan etxekoek ezin izan zuten markagailua irauli; gogotik saiatu arren, ezin zuten aurkariaren defentsa-lerroa gainditu.

Lehen zatia amaitzeko zortzi minutu soilik falta zirenean, Valtecsak beste entsegu bat lortu zuen, eta arnasa apur bat hartu ahal izan zuen.

 

Atsedenaldian ageri zen 12 eta 43 markagailuak Getxo nagusi zela erakusten zuen, zalantzarik gabe, eta Valtecsak hori aldarazi nahi baldin bazuen jokoa hobetu beharko zuela.

Universitario Bilbao Rugby taldea beste itxura batekin azaldu zen zelaian aldageletatik itzuli ondoren, eta talde bisitariari eustea lortu zuen, lehenengo zatian erakutsi zuen jokoa egiten utzi gabe.

 

Berdintasun handiagoa izan zen bigarren zati horretan, bilbotarrek aurkariaren marka-lerroa jokaldi askotan inguratu zutelako, nahiz eta ez zuten nahi zuten saririk lortu. Getxok, berriz, aldea mantenduz jokatzen jakin zuen, eta, beste bi entsegu gauzatuta, partidako garaipena bereganatu zuen. Norgehiagokan nagusi izan zen argi eta garbi, nahiz eta etxekoak ondo hasi ziren; multzoaren goiko aldean ibiltzeko osatuta dagoen talde batek gainditu zituen.

Ohorezko B Maila -A taldea / 5. jardunaldia  – Valtecsa UBR 19 vs Getxo RT 57

GORA UBR!!

(Argazkiak – Alfredo Montaña)