Lehen fase honen erdigunera iristeko partidan, galiziarrak multzoko seigarren postuan daude, bi garaipen eta hiru porrotekin. Valtecsa, ostera, igandeko aurkaria baino bi koska beherago dago sailkapenean, garaipen bat, berdinketa bat eta hiru porrotekin. Sailkapenean elkarren artean hiru puntu soileko aldea dagoenez, Galizia aldean garaipena lortuz gero, bilbotarrek bigarren faserako puntu ezinbestekoak lortuko lituzkete.

Campus Ourensek, azken bi norgehiagoketan bere bertsiorik onena erakutsi ezinik ibilita, kategori honetan esperientzia handiko taldea dauka, eta, Valtecsa UBren eta multzoko gainerako arerioen aurka jokatutako partidetan erakutsi duen bezala, ez ditu gauzak erraz jarriko, areago kontuan izanda datorren neurketa funtsezkoa dela Galiziako klubarentzat ere, hurrengo faserako posizio eroso baten bila baitabil. Horregatik guztiagatik, datorren igandeko norgehiagoka garrantzi handikoa izango da bi taldeentzat.

Nahiz eta bilbotarrentzat azken partidetan gauzak ez diren gerta zitezkeen bezain ondo gertatu, taldeak badauka ahalmena daraman dinamika hausteko eta garaipena lortzeko.

Ahalik eta akats gutxien egitea, hasierako txistu-hotsetik kontzentratuta eta bizi jokatzea izango dira Valtecsak norgehiagoka irabazi ahal izateko gakoak, aurkariak bere jokoa egitea ekiditen saiatuta.

Ohorezko  B Maila – 6 Jardunaldia / Campus U. Ourense RC  vs Valtecsa UBR.

Ourense /  Azaroak  28  . 12:00etan

GORA UBR!!