Valtecsa UBR taldeak bolada txarra etetea lortu zuen Palencia RC garaituta. Partida osoan euria egin zuen eta fase askotan eragina izan zuen jokoaren bilakaeran.

Lehiaren hasieran, talde bisitariak ahalegina egin zuen zelaian nagusitzeko, eta etxeko taldea bere markara eramatea lortu zuen. Horren ondorioz, lehen tantoa etorri zen, etxekoen diziplinagabekeria baten ondoren; Palenciak ederki aprobetxatu zituen, bere indarrarekin, zigor-ostikoak larunbat arratsaldean.

Alabaina, Valtecsak argi zuen lehia etxekoek irabazi  behar zutela, eta, beraz, Barandiaranen jokalariek laneko arropa jantzi eta, pixkanaka, Gaztelakoak gainditu zituzten, hiru laurdenekoen eta aurrelarien lan bikainari esker.

Erlojuak aurrera egin ahala, bilbotarrek entsegu batzuk egin zituzten, Valtecsak argi gainditu baitzuen aurkaria.


Bestetik, Palenciak zigor-ostikaden bidez baizik ez zuen lortzen tantoak egitea; eta, ekintza horietan tantoa egin arren, ezin zuen markagailuan zegoen distantzia murriztu.

Hala, atsedenaldian 28-12 emaitza zegoen markagailuan; etxekoek abantaila garbia zuten, baina lasaitzeko aukerarik ez.

Bigarren zatiaren hasieran, galera handiak egin zituzten bi taldeek, euriak erabat zaildu baitzuen esku-jokoa.

Galdutako eta bi aldeek oparitutako baloiak, inork aprobetxatu ez zituenak. Azkenean, 7. minutuan Palenciak entsegu bat lortu zuen, etxeko harmailetako zaleei “zantzu txarrak” ekarri zizkiena, aurreko partidak eta partida horietako bigarren zatiak gogora ekarrita.

Baina ez zen horrelakorik gertatu; Valtecsa UBR-k ondo asmatu zuen bigarren zatiaren hasiera txar horretatik onbideratzen, Palenciari lurra irabaziz, jokoaren fase desberdinetan gailenduz eta bere indarguneei etekina ateraz.

Palencia saiatzen zen, baina ezin izan zuen Valtecsa UBR gainditu, zelaiaz jabetu eta hainbat entsegu egin baitzituen kalitatezko jokaldietan, 52-17 emaitzarekin bukaerara iritsi arte.

 Garaipen honek bolada txarra eten du eta, hala, taldea beste aurpegi batekin iritsiko da datorren astean Uribealdearen aurka izango den bigarren derbira eta urteko azken partidara.

Ohorezko B Maila – Valtecsa UBR 52 vs Clínica Colina Palencia Rugby Club 17
GORA UBR!!