Valtecsa UBR nagusitu zen Uribealdearen aurkako derbian. Neurketa parekatua jokatu zen Ardanzas Parken, puntuak bisitariaren esku geratu arren etxekoek ere aukera izan baitzuten irabazteko.
Maila goreneko derbia izan zen ikusgai Plentziako zelaian. Bi taldeak, lehiaren garrantziaz jabetuta, hustu egin ziren jokoan izan ziren laurogei minutuetan.
Partidan denetarik izan zen, bi taldeek asmatu eta jokaldi landuak eta ikusgarriak egin baitzituzten, baina hutsegiteak ere bai jokaldi batzuetan, eta behar bezala aprobetxatu ez ziren kanporaketak ere izan baitziren. Azkenean, Valtecsa UBRk “partidako azken bola” izan zuen eskura, eta oso modu egokian baliatu zuen. Antton Orrantia bikain aritu zen, ez zen ikaratu eta bere gain hartu zuen zigor-puntu bat lortzeko erantzukizuna lehiaren azken zatian. Hain zuzen, horrek eman zion aukera Valtecsari garaipena lortzeko, aldi berean ondo landutako eta sufritutako garaipena, Plentzian zeuden Bilboko zaleekin ospatu ahal izan zuena.
Azpimarratzekoa da Ardanza Parkera egindako hirugarren bisitan lortu duela Valtecsak lehen garaipena, Uribealdearen aurka Ohorezko B mailan, “hirugarrenean asmatu” esaera betez.
Ohorezko B Maila – A Multzoa – 8. Jardunaldia – Uribealdea RKE 32 vs Valtecsa UBR 35
GORA UBR!!