Lehiatu gabe emandako denborak ez zuen ordainik izan bilbotarrentzat, garaipena lortu baitzuten larunbat goizean jokatutako neurketan.

 

Universitario Bilbao Rugby hainbat bajarekin iritsi zen Arrasateren aurkako partidara, baina, hala ere, Errekaldeko taldearen jokoaren maila eta intentsitatea ez ziren moteldu.

 

Bisitariak zelaian nagusitu ziren, UBR-k bere jokoa egin, eta jokoaren fase guztietan menderatu baitzuen.

 

Bigarren zatian, presio handiagoa izan zen zelaian, eta, azkenean, emaitza bilbotarren aldekoa izan zen (5-54).
  

 

Garaipen honi esker, zuri-gorriak multzoko laugarren postuan daude, baina goiko postuetan dauden taldeek baino partida bat gutxiago jokatuta.

 

Orain, atseden-astea bizkaitarrentzat, hamalau egun barru itzuliko baitira berriz zelaira, Fangora, Cominter Tisu Hernaniren aurka.

 

Arrasate/Ordizia RE 5 vs Universitario Bilbao Rugby 54

GORA UBR!!