Valtecsa UBRk igande honetan hasiko du bere Tourmaletaren azken zatia, eta Zarautzen izango du geldialdia duen lehen etapa. Bertan, Gesalaga Okelan taldea izango du aurkari; lehen fasean 24-32 gailendu zen Fangon, Uni Bilbaok jokatutako bigarren zati zoritxarrekoaren ondoren.

 

Sailkapenean postu bakarra dago bi taldeen artean, bilbotarrak seigarrenak baitira, eta igandeko partidako etxeko taldea, berriz, zazpigarrena. Beraz, bisitariek Asti zelaian irabaziz gero, Valtecsa biziberrituko litzateke azken txanpan, behealdean tartea ezarriz.

 

Alabaina, Zarautzek ligan partida bat gutxiago jokatu duela kontuan hartuta, porrot batek are gehiago estutuko luke sailkapena behealdean orain dagoena baino.

 

Orain arte, kontuak ez dira ondo joan gipuzkoarrentzat bigarren itzulian, orain arteko neurketetan porrotak izan baitituzte. Emaitzak Zarauzko taldearen aldekoak izan ez badira ere, zarauztarrak azken unera arte lehiatu dira partida horietan, eta horrek agerian uzten du Gesalaga Okelan taldearen balioa.

 

Bestalde, Valtecsak bi garaipen eta bi porrot izan ditu bigarren fase honetan, baina azken jardunaldian Ourenseren aurka lortutako garaipenak arnasa eman dio, eta baikor egin ahal dio aurre azken txanpari.

 

Igande honetakoa partida irekia da eta ez du faborito argirik; beraz, aukerak hobeto aprobetxatzen eta indarguneei etekina ateratzen asmatzen duen taldeak izango du aukera gehiago puntu “garrantzitsuak” lortzeko.

 

Ohorezko B Maila – A Multzoa – 2. Fasea.  Gesalaga Okelan Zarautz K.E. vs Valtecsa UBR

Zarautz / Martxoak 20, igandea – 12:00

 

GORA UBR!!