Astiren zelaian partida zirraragarria izan zen igande honetan, martxoaren 20an. Bi taldeek lehian zeuden puntuak baino zerbait gehiago zuten jokoan, eta Valtecsa UBRk lortu zuen garaipena. Horri esker, arnasa har dezake sailkapenean, bilbotarrentzat denboraldia amaitzeko hiru partida falta direla.

 

Inork “nahi” ez zuen laguntzaile bat azaldu zen partidan, hain zuzen, haizea, eta mesede eta kalte egin zien biei erdibana.

 

Partida parekatua izan zen, defentsak izan ziren bi taldeen ardatz nagusiak, eta bi taldeek zigor-ostikadako ekintzei esker lortu zituzten puntuak denbora gehienean.

 

Lehen aldiaren azken zatian soilik, ekintza kolektibo handi bat egin ondoren, etxekoek entsegu bat lortu, eta 8-6 jarri ziren aurretik markagailuan, eta emaitza horrekin iritsi zen atsedenaldira.

 

Aldageletatik itzulita oldarkorrago atera zen Zarautz,  puntuak lortu zituen atsedenaldia amaitu berritan, eta horrek aukera eman zion tarte txiki bat hartzeko markagailuan.

 

Valtecsak bere azken hitza esan gabea zuen, eta lehia bereganatzea lortu zuen, jokoaren fase desberdinetan menderatuz eta gipuzkoarrak beren zelaian atxikiz. Ondorioz, defentsako hainbat arau-hauste egin zituzten, eta bizkaitarrek ondo baliatzen asmatu zuten, aurkariarengandik puntu bakarrera jarrita.

 

Zelaian berdintasuna zen nagusi, defentsak baitziren protagonista. Hala, hanka-jokoa garatu zuten egin zituzten arau-hausteetan, puntuak ziurtatu eta horrela garaipena lortu nahian.

 

Etxekoek tarte txikia hartua zuten, baloia jotzean hagen artean hobeto asmatu zutelako, baina bilbotarrek berdinketa lortu zuten, Zarautzi presioa sartu zion entsegu bat egunez.

 

Amaierarako hamabost minutu falta zirela, 19nako berdinketa ageri zen markagailuan, zelaian zegoen  berdintasunaren adierazgarri.

 

Azken zatian, bi taldeak zeuden borrokan murgilduta, baina Valtecsa buru gehiagorekin ari zen jokatzen, bere bertuteei etekina atereaz, esaterako, abiadurari. Ostikada bati esker, Bilboko taldeak baloia eskuratu, entsegua lortu, eta aurretik jarri zen markagailuan, 22-24 emaitzarekin, amaierarako sei minutu falta zirela.

 

Partidaren azken minutuetan, Zarautz marka-lerroaren bila aritu zen, baina Valtecsak ederki defendatu zuen bere burua, etxekoen akatsak behartuz, baloia alboko lerrotik igotzen ari zirela galaraziz. Une horretan epaileak amaierako txistua jo zuen eta partida bukatu zen, Valtecsak ondo landutako eta sufritutako garaipen batekin.

Ohorezko B Maila -A Taldea. Gesalaga Okelan Zarautz K.E 22 vs  Valtecsa UBR 24

GORA UBR!!