Errugbiz beteriko arratsaldea Fangon, bi talde lehiakideetako zale ugari harmailetan, lehenago emakumezkoen derbya izan baitzen, eta, aurreko lehian bezala, interes gehiago ematen baitzion partiduari.

Lehia parekatua izan zen, bi talde oso paretsu izan baitziren zelaian eta minutuak igaro ahala fase desberdinak txandaka menderatu baitzituzten.

Gaztedik lehen puntuak lortu zituen zigor-ostikada baten ondoren, eta, minutu gutxiren buruan, etxekoek ekintza on bat egin zuten esku-jokoan eta Alejandro Saenzek bikain eman zion amaiera.

Bi lehiakideen arteko kolpe-trukea izan zen zenbait minutuz; eta arabarrek atera zieten etekina ekintza horiei, lehen zatiaren erdialdea baino lehen aurretik jarri baitziren markagailuan, 7-15.

Apurka-apurka Valtecsak tokia berreskuratu zuen, eta alboko sake baten ondoren entsegua lortu zuen. Horrela, aurkariarengana hurbildu, eta norgehiagoka gehiago estutu zen.

Aldagelarako bidea hartzeko denbora gutxi falta zenean bisitariek markagailuan abantaila izanda, Giorgi Lominadzek baloia lapurtu, eta aurretik jarri zuen Valtecsa UBR atsedenaldia iritsi aurretik (21-18).

 

Bazirudien ekintza horrek bide bat ireki zezakeela bigarren aldiari begira, baina, geroago ikusiko zenez, ez zen horrela izan.

Bigarren denbora aurrekoaren antzekoa izan zen. Uni Bilbok puntuak lortu zituen entsegu batzuen bidez, eta Gaztedik etxekoen akatsak baliatu zituen, zigor-ostikaden bidez tantoak lortu eta bizirik jarraitzeko.

Baina aurretik gertatutako guztiak azken zatira garamatza. Amaierarako bi minutu pasatxo falta zirenean Valtecsak agintea hartu zuen, eta zigor-ostikada batez tantoak lortu eta lau puntu aurretik jarri zen markagailuan (36-32).

Gaztedik ez zuen amore eman, partidako azken ekintzan jokatu zituen bere aukerak; etxeko taldea bost metroko lerroan hesitu, eta baloia zehaztasunez mugitzea lortu zuen. Hala, entsegu bat egin zuen, eta horrek aukera eman zion aurretik jartzeko eta, horrenbestez, partida irabazteko 36-39 emaitzarekin.

División de Honor B – Ohorezko B Maila – Valtecsa UBR 36 🆚 Vithas Gaztedi RT 39
GORA UBR!!

 (Argazkiak: Alfredo Montaña)