
Esaera anonimo batek dioenez, “gai baten amaiera bere hasiera baino hobea da”, eta hala erakutsi zuten larunbat honetan Barbarianseko jokalariek Gipuzkoako hiriburuan, norgehiagoka irabaztea lortu baitzuten, hamar minutu pasatxoren faltan markagailuan amore ematen ari baziren ere. Partidaren hasieran, Valtecsa UBR ez zen oso sendo aritu defentsan, baina modu ordenatuan jardun zuen, eta, horrela, aurkariari ideiak…