
Aurreko larunbatean jardunaldi ezin hobea bizi izan zen Errekaldeko polikiroldegian. 900 lagun baino gehiago, 16 klubetatik 54 taldek parte hartu zuten txapelketan, errugbi egun zoragarriaz gozatuz. Ekitaldia goiz hasi zen, Bizkaiko hiriburura heldutako talde bakoitza bere karpan ezarriz eta sendi argazkirako prestatuz. Partidak 10:30etan hasi ziren. Ordu horretatik aurrera, M8 eta M14 mailetako jokalariek…