
Igande honetan, maiatzak 2, Bilbon jokatuko da Estatuko sailkatze-lehiaketen bigarren jardunaldia, Errekaldeko zelaian. 16 urtez azpikoen mailan, Atletico SS/Hernani, Gaztedi eta Uni Bilbao Rugby taldeek berriro neurtuko dituzte indarrak triangeluar batean. Talde gipuzkoarrak abantaila du sailkapenean, aurreko jardunaldian Gamarran jokatutako partidetan irabazita. 16 urtez azpiko taldeko gazteek ahalegina egingo dute hazten eta aurrera egiten jarraitzeko,…