
Valtecsa UBR-k igande honetan ekingo dio lehiaketaren azken txanpari. Hiru jardunaldi baizik ez dira geratzen Universitario Bilbao Rugbyk denboraldia amai dezan, eta dena irekita dago oraindik. Izan ere, sailkapenaren erdialde eta behealdean berdintasuna dago, eta, beraz, edozer gerta daiteke, estropezu bat eginez gero, litekeena da larrutik ordaintzea. Txapelketaren azken zati hau hasteko, bilbotarrek aurkari garrantzitsua…