
Partiduak bi zati oso desberdin izan zituen: lehen aldia bertako taldearen arrakastaren oinarria izan zen; bigarren aldian, berriz, gasteiztarrak nagusitu ziren, baina, bilbotarren defentsari esker, ezin izan zuten tanto gehiago egin. Universitarioaren irteera apartekoa izan zen, partiduko hirugarren minutuan Antton Orrantiak lehen entsegua egin baitzuen. Hala ere, Beltránen jokalariak ez ziren jokoz kanpo geratu. Gaztedik…