Universitario Bilbao Rugby Gernikara joango da larunbatean, denboraldiko lehenengo derbia jokatzeko Igotzeko faboritoetako bat da arerioa, urte askoan lehiatu dena Estatuko errugbiko kategoria gorenean.

Christian Cabanesek zuzendutako taldeak Uribealdea Rke-ri irabazi zion aurreko jardunaldian, eta une honetan hirugarren postuan dago taulan, hiru garaipen eta porrot bat izan ondoren. Basurdeek iazko taldeko bizkarrezurrari eutsi diote, baina kanpoko zenbait jokalari ere sartu dira, hala nola Federico Lezano, Federico Stein eta Matías Barrera argentinarrak; KJ Lg Lam eta Solomona Paraki zeelandaberritarrak; Simon Lilicama fijiarra; Langi australiarra eta Lindokhule Welemu hegoafrikarra. Zalantzarik gabe, zerrenda horrekin, Cabanesek luxuzko hamabost jokalari hauta ditzake, oso helburu zehatz bat lortzeko, hau da, igoera.

Partida honetan, UBR-k irudi ona erakutsi nahi du, ondo baitaki zaila izango dela emaitza positiboa lortzea. Hala ere, aurreko jardunaldietan erakutsi dutenez, Fango kiroldegikoek ez dute amore emango, eta lehen minututik aterako dira dena emateko gogoz.

Gernika RT vs Universitario Bilbao Rugby.  5 Jardunaldia. Ohorezko B Maila -“A Taldea”.

 Larunbata, irailaren 19a. 16:30 –  Urbieta / Gernika.