Liga hemen da berriz. Universitario taldeak Belenosen aurka jokatuz helduko dio berriz lehiaketari. Talde horrek irabazi egin zien bizkaitarrei lehenengo bueltan, 16-14ko emaitzarekin.

Bilbotarren aurkaria talde fina da zentzu guztietan; kalitate handiko jokalari kanpotarrez osatutakoa. Avilésekoak bosgarren postuan daude une honetan, eta horrek argi adierazten du denboraldi bikaina egiten ari direla.

Aurrelari sendoak dituzte, eta ¾ lerroa ere kalitate handikoa da. Erdilarien jokoa ere bereziki aipatu beharrekoa da: Tomas Rocaman eta Matías Jabase jokalariena, hain zuzen. Izan ere, maisutasun handiz zuzentzen dute kideen jokoa, hainbat ekintzatan. Zentzu horrekin, nabarmentzekoa da Jasaba argentinarrak baloiarekin darabilen zehaztasuna, bai joko irekian, baita makiletara zuzentzeko unean ere.

Belenos taldea aulkitik zuzentzen duena ere erreferente handia da errugbiaren munduan, Gonzalo Padró, “El Buitre” ezizenez ere ezaguna. Bandatik antolatzeaz gain, jokalari gisa ere parte hartzen du.

 

UBR taldeak partida txukuna egin beharko du irabazteko, eta oraindik ere baja garrantzitsuak ditu, batez ere ¾ lerroan. Horren ondorioz, hain ohikoak ez diren jokalari batzuek jokatzeko aukera izango dute.

 

Universitario Bilbao Rugby vs Belenos Rugby Club. / Ohorezko B Maila. 14. Jardunaldia.

Larunbata, urtarrilak 11. 18:00etan, Errekaldeko kiroldegian.

 

 

Urtarrilaren 11, larunbata, egun biribila izango da Fangoko kiroldegian. Izan ere, “senior A” taldeaz gain, klubeko hainbat taldek jokatuko dute Ermitan, aurretik.

M18 taldea Getxoren aurka arituko da, 13:30ean, eta Euskal Ligako titulua dago jokoan. Aldiz, gizonezkoen senior B taldea, Barbarians, Euskal Ligako Lehen Mailarako igoeragatik borrokatuko da Uribealdea B taldearen aurka, 15:30ean. Partida horrekin, gizonezkoen bigarren taldeak lehen fasea itxiko du.