Unbek Universitario taldeari harrera egingo dio asteburu honetan. Topaketa erabakigarria izango da bidea leundu edo zailtzeko, bai batzuentzat, bai besteentzat. Bizkaitarren kasuan, irabaztekotan, estatu mailako zilar kategorian leku bat izateko aukerak handitzen joango lirateke.

Etxean Avia Eibar taldearen aurka jokatutako partidan hasi zen zuri-gorrien bolada positiboa, lehenengo fasean. Beraz, norgehiagoka hau ere beren xedea lortzeko baliatu nahi dute.

Eibartarrek Uribealdean galdu zuten pasa den asteburuan, eta puntuak behar dituzte, azken txanpan oso larri ez ibiltzeko.

Gipuzkoarren artean bi kanpotar berri daude, Fangora etorri ziren azkenekotik. Tiuete Asi eta Ngatoko dira, Zeelanda Berrikoak. Bi jokalari hauek are sendoago bihurtu dute taldea; izan ere, jokalari on ugari dituzte; horien artean, honakoak nabarmendu behar dira: Patricio Albertario, eta anotatzaile nagusiak, bigarren lerroko Franco Maggiolo eta Facundo Coronel zoko-zabaltzailea.

Gaur egun hamargarren postuan dago, baina horrek ez du Ibarburuko taldearen maila eta kalitatea islatzen, beraz, ezin dugu datu horretan soilik oinarritu. Eibarko taldeak esperientzia dauka kategoria honetan, eta bere posizioak adierazten duena baino kalitate handiagoa.

Fase estatikoak menderatzea, Uni Bilbao taldearen ezaugarria den joko alai eta bertikala egitea eta, batez ere, eremua lagatzen den faseak ez errepikatzea; horiek izango dira puntuak lortzeko oinarriak.

UBR taldeak bajak ditu oraindik, “ematen du ez garela erizaindegiaz libratuko”, baina egoera ez da duela egun batzuetakoa; izan ere, Belenos taldeari irabazita bolada negatiboa hautsi genuen, eta lehiaketaren zati honetan posizioak hartzen doazen “gure ligako taldeekiko” distantzia bat hartzeko aukera daukagu. Aldiz, Jarian de Klerk atzelaria zerrendara itzuli da eta Lance Jurgens jokalari berriak bere lehenengo minutuak izango ditu, seguruenik.

Partida garrantzitsua izango da, eta gero eta estuago dagoen liga honetan piezak kokatzen joateko balioko du.

GORA UBR!!

Avia Eibar vs UBR –  Ohorezko B Maila / 15 Jardunaldia.

Urtarrilak 18 Larunbata . 16:00etan / Unbe – Eibar .