Gernika RT gure lurraldean eta estatu mailan tradizio handienetakoa duen errugbi taldea da, eta horixe izango da bilbotarren hurrengo aurkaria, Errekaldeko zelaian.

Basurdeek Universitarioren aurka galdu zuten Urbietan, lehenengo bueltan, baina maila handiarekin helduko dira orain. Hala adierazten dute bere azken emaitzek: Uribealdea talde bikainaren aurkako garaipena, baita Getxoren aurka lortutakoa ere. Gainera, kostaldeko taldearen lehen porrota izan zen hura.

Gernika kategoria osoko talde sendoenetakoa da, fisikoki. Maila handiko aurrelari multzoa dauka, hainbat ball carrier indartsurekin, hiru laurdeneko lerroari eroso jokatzen uzten diotenak.

4 aurrelari argentinar ditu (lehen lerroko hiru eta bigarren lerroko bat), Zeelanda Berriko joko-zabaltzaile bat eta atzelari bat, Hegoafrikako hirugarren lerroko bi, oso fisikoak, Fijiko erdilari bat eta Australiako beste hirugarren lerroko bat, oso handia bera. Kalitate handiko hamar atzerritar dituzte. Hori kontuan izanda, aukera asko dituen taldea da.

Universitario taldeak Eibarren aurka irabazi zuen aurreko partida, eta oraindik baditu baja batzuk, baina lasai asko helduko da norgehiagoka honetara; izan ere, azkenaldian izandako garaipenek eta sailkapenaren 5. posizioan egoteak lasaitasun handia ematen dute.  

UBR taldea aurkaria garaitzen ahaleginduko da oraingoan ere, bere zaleen aurrean, Ohorezko Mailara igotzekotan dagoen taldea bada ere; eta, zergatik ez? Urrian Urbietan lortutakoa berriz egiten saiatuko da. Hala ere, kontuan izan beharko du une honetan Gernika beste egoera batean dagoela.

GORA UBR!

 

Universitario Bilbao Rugby vs Gernika RT / Ohorezko B Maila –  16. Jardunaldia.

Urtarrilak 25 Larunbata- 18:00etan- Errekaldeko Kiroldegia.