Universitario Bilbao Arabara doa igandean, eta Gaztedi RT taldea aurkituko du aurrez aurre. Aspaldiko ezagunak dira, eta aurkari zuzenak permanentziaren aldeko borrokan. 

Gasteiztarrak taldeko azkenaurreko postuan daude. Badakite partida hau garrantzitsua dela, eta taularen erditik beherako posizioak zein berdinduta dauden ikusita, topaketa hau oso garrantzitsua da talde bientzat.

Arabarrak sendoak dira fase estatikoetan eta oso joko irekia dute. Aurrelari tekniko eta fisikoak dituzte horretarako. 

Bertako jokalarien kalitatea handia da, hala nola Montoya, Montalbán kapitaina eta Beristain atzelariarena; eta kalitate hori sendotu egiten dute atzerriko fitxaketek, hau da, Dago, Valera eta Romero argentinarrek eta Potgieter hegoafrikarrak. 

Duela gutxi Stoffels hegoafrikarra ere batu da taldera. Jokalari hori oso baliagarria izango zaie denboraldi amaierako zatian. Levrand argentinarra eta bera dira ¾ lerroko aipagarrienak. 

UBR taldeak baja garrantzitsuak ditu oraindik. Gainera, oraingoan beste bi izango dira: Orrantia, eta Thor, zabaltzailea, txartel metaketagatik partida bateko zigorra dauka eta. 

Hala ere, Staff teknikoak uste du bermea emateko moduko taldea osatuko dutela partida gogor eta konplikatu honi aurre egiteko. 

Esconsu Gaztedi RT vs Universitario Bilbao Rugby. Ohorezko B Maila – 17. Jardunaldia.

Otsailak 2, igandea. 11:30etan. / Gamarra – Vitoria-Gasteiz.  

 

GORA UBR!!