Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak COVID-19 epidemia dela-eta emandako gomendioei jarraiki, Universitario Rugby Bilbao klubak jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du, kategoria guztietan, gaurtik aurrera, (osteguna, martxoak 12), bestelako abisurik izan arte. 

Bestetik, COVID-19 koronabirusaren epidemiak eragindako osasun-larrialdia dela-eta, Espainiako Errugbi Federazioak (FER) erabaki du hurrengo bi asteburuetarako aurreikusitako partidak bertan behera uztea, kategoria nazionaleko lehiaketa guztietan.

Bi jardunaldi horiei dagokienez, igande honetan, martxoaren 15ean, Uni Bilbaok Ourensera joan behar zuen, Galizia astindu zuen ziklogenesiaren ondorioz abenduan atzeratutako partidua jokatzeko, eta martxoaren 21ean, larunbatarekin, Uribealdea taldearekin lehiatu behar zuen, bizkaitarren arteko derbyan, Ohorezko B Dibisioko liga erregularra ixteko.

Koronabirusaren epidemiak sortutako salbuespenezko egoera dela-eta, Euskal Osasun Erakundearen gomendio guztiak kontuan hartuta, Euskal Herriko Errugbi Federazioak (EEF/FVR) ere erabaki du federazioak antolatutako lehiaketa guztietako partiduak bertan behera uztea eta atzeratzea, egoerak hobera egin arte.