Behin federazioek 2019 2020 errugbi denboraldia bukatutzat eman dutenean eta, gizonezkoen talde seniorraren staff teknikoak, bi denboraldi hauen ondoren, euren lana amaitutzat eman dutela jakinarazi ondoren,. Zuzendaritzaren eta
klubaren izenean, UBR ren izenean, Federico Sanchez, Miguel Torrontegui, Iker Uriarte, Unai Zuazola, Iñigo Amiano eta Iñaki Madariagaren lana, dedikazioa, ahalegina, sakrifizioa eta giza balioa eskertu nahi ditut publikoki.

Balio horiek bat datoz gure kirolak, errugbiak, sustatzen dituenekin.

Gure klubak behar izan zituen unean, inolako zalantza izpirik barik euren burua aurkeztu zuten; modu altruistan, euren denbora librea sakrifikatuz eta familiatik kenduz, guztiak seme alabak dit uzte.

Bi urte hauetan kirol helburu posible guztiak lortu dira: lehen taldeak Euskal Ligako txapelketa eta Ohorezko B Mailara igotzea lortu zuen joan den denboraldian. Eta, denboraldi honetan Ohorezko B Mailan jarraitzea, gure klubaren historian lehen al diz lortu dute; era berean, Barbariansek bi denboraldi hauetan Lehenengo Euskal Ligara igotzea lortu du.

Batzuen aburuz, lan teknikoa, taktikoa edota estrategikoa hobetzeko tartea izan dute. Jokalari batzuk, joko denboraren banaketa beste modu batera kud eatu behar zela uste izango dute. Hori horrela da eta izango da, staff honekin eta beste
edozeinekin ere, baina zalantzarik gabe bi urte hauetan egindako guztian erakutsi duten grina eta pasioa azpimarratu behar dugu.

Eskerrik asko, bihotz bihotzez! Fede, Torron, Pilingi, Unai, Alu eta Bermio.

Aitor Jauregi Orbe

Universitario Bilbao Rugby-ko / Bilbao Rugby Eskola-ko

Presidentea.