LA GUARIDA TABLETOP eta UNIBERSITARIO BILBAO RUGBY ESKOLAK “jolastu eta jokatu, zureak egin Gabe” kanpaina aurkeztu nahi dizuegu.

Ludopatiaren fenomenoa, gero eta adin txikiagotan agertzen hasi izatea, kexkatzen gaituen arazoa da eta horren aurrean zerbait egin behar dugula pentsatzen dugu.

Kanpainak, bi ardatz nagusi izango ditu, bata informatiboa eta bestea EKINTZA-ALUVIZ asoziazioaren aldeko diru bilketa.
UBR ETA LA GUARIDA ALDARRIKAPENA, zeina kluba guztiei bidalia izango da, gurekin bat egiteko gonbidapenaz edo norberarena egiteko proposamenaz.

Gazteei batez ere, baina guztioi orokorrean, joku eta kirol eredu ludikoa eskaini eta erakutzi nahi diegu eta bide batez, apustu etxeen targeta gero eta gazteagoa dela salatu.

Horretarako ainbat ekintza antolatu ditugu, azaroaren 29an la guaridako lokalean eman genuen hitzaldia bezala. Torneoak, liburu aurkezpenak….

Kanpainaren barruan, Wallapop perfila egin dugu, zeinean gauza asko salduko ditugu, gehienak nahiko bereziak. Koadroak, sinatutako liburuak, la guaridako kideak margostutako miniaturak eta jolasak… Bildutako dirua, EKINTZA-ALUVIZ erakundearentzako izango da.

Bertan, sustantzia gabeko adikzioa duten pertsonei laguntza eskaintzen zaie eta dituzten gastuak altuak izanik, laguntza hau eskaini nahi diegu.

Parte hartu gure ekimenetan gero eta persona gutxiago arazo hau izan dezaten.

Eskerrik asko.