Guztiok dakizuenez, eremu gorritik atera ondoren, UBR-ESKOLAko entrenamenduak hasi dira.
Badakigu, ezohiko denboraldi hau oso zaila izaten ari dela bai jokalarientzat eta baita familientzat ere. UBR kudeatzen dugunok ere zailtasun handiak izaten ari gara testuinguru honetan, kirol-jarduera kategoria guztietan mantentzea.
Ez bakarrik, egoerak eskatzen dituen protokolo zorrotzek eragindako gastu ikaragarriengatik, baizik eta, diru-sarrerak biziki beruntz egin dutelako.
Egoera ekonomiko latz honen aurrean gure babesle izan diren askok eta askok (empresa handi eta txikiak, tabernak, dendak…) ekonomikoki laguntzeari utzi behar izan diote.
Horregatik, eta kirol jarduerarekin jarraitu nahi baldin badugu, klubak denboraldi honen hasieran ezarritako kuotak mantentzea erabaki du:
M8 / M10: 150€ (bazkideak) – 270€ (Bazkide ez dinerak)
M12 / M14: 175€ (bazkideak) –  295€ (Bazkide ez dinerak)
Urteko kuota ordaindu zuten familiek aukera izango dute Aste Santuko Campus-a doan egitea, bestela hurrengo denboraldiko kuotan beherapena izango dute.
Familiren batek zailtasun ekonomikoak baditu kuotak ordaintzeko orduan, harremanetan jar daiteke klubeko kudeatzailearekin, José Luis Cañadarekin, 670 52 57 87 telefonoan.
Oso garrantzitsua da oraindik izena emateko kuota izapidetu gabe duten jokalariek datorren azteazkenarako, martxoak 3, egitea.
Fitxa kopuruaren arabera erabakiko dugu txapelketa hau eta asteburu honetako partidak jokatu ala Adeitasunez,
 GORA UBR!!