Valtecsa UBR eta Eibar Rugby Taldea, sailkapenaren goialdetik lehian. Bilbotarrek beldurra kentzeko eta bigarren fasean izandako hasiera txarrari buelta emateko moduko talka.

Bi taldeak multzoko lehen postuetan daude gaur egun, baina talde armaginak bizkaitarrak baino partida bat gehiago jokatu du.

Postu berean egoteaz gain, aurreko jardunaldian porrot egin zuten biek, eta, beraz, bata ala bestea duela egun batzuk gertatutakoaz libratu ahal izango da hitzordu honetan.

Baina, jokoan dauden puntuez gain, saria ez da batere txarra; izan ere, garaipenak aukera emango du beste urtebetez mailari eusteko moduko zenbakiak izateko.

 

Lavínen jokalariek ahalegina egingo dute gipuzkoarren aurrean beren jokoa berriro zabaltzeko eta Mungian hartutako zapore txarra kentzeko.

Valtecsako jokalariak jakitun dira partida honen garrantziaz, eta, hortaz, bilbotarrak lanean ari dira egunotan, Atxurizubin egindako akatsak zuzentzeko eta ahalik eta lasterren mailari eusteko helburua bideratzeko.

 Eibarren aurkako norgehiagokak baditu beste gauza batzuk ere: denboraldiko lehen fasean Unben izandako porrotaren eta horren ondorioen ordaina jasotzea, eta, bide batez, puntuak gehitzen hastea, ahalik eta lasterren mailari eusteko moduan egoteko.

GORA UBR!!

                         Valtecsa UBR Vs Eibar RT – 14. jardunaldia Ohorezko B Maila – A multzoa (2. multzoa)

                                                                           Amurrio – Martxoak 20. 16: 30etan