Ardanza zelaian larunbat honetan izango den partidak bi eratako sentsazioak pizten ditu.

Alde batetik, Valtecsa UBR talde bisitariak aukera izan dezake beste urtebetez Ohorezko B Mailan jarraitzeko, garaipena lortu eta beste partidetako emaitzak aldeko baditu. Bestetik, Uribealdea RKE etxeko taldeak jokoan dauden puntuak eskuratzea eta denboraldiaren azken txanpan bizirik jarraitzea izango du helburu.

Multzoko azken-aurreko postuan kokatuta iritsiko da hitzordura Uribealdea, eta aurreko jardunaldian Iruñean izandako porrotaren zapore gazi-gozoarekin, bera bezala putzutik irteteko borrokan ari den talde baten aurka galdu baitzuen.

 Argazkia: Alfredo Montaña

Lehen faseko norgehiagokan, Valtecsa UBR nagusitu zen, argi eta garbi, baina Uni Bilbao taldeko jokalariek badakite eguzkilore taldea ez dela batere aurkari erraza, eta lehia hau ezinbestekoa dela haientzat; beraz, Egurrolaren jokalariek zelaira egingo dute jauzi beren jokoa inposatzeko asmoz, eta horrela aukerak izaten jarraitzeko.

Valtecsa UBR denboraldiko helburua betetzeko asmoz joango da Ardanza zelaira. Partida honetaz gain, Valtecsak bi partida gehiago ditu aurretik, hasierako laukian markatutakoa lortu ahal izateko, baina talde bilbotarrak ahaleginak egingo ditu mailari eusteko aukera Plentzian ziurtatzeko eta azken jardunaldietan helburua beteta jokatu ahal izateko.

Beñat Lavinek badaki taldea ez dela konfinamenduetatik ondo atera, eta haien bertsiorik onenetik oso urrun dagoela. 

Jokoan diziplinarik ez izatea, aurreikus daitezkeen erasoak eta defentsan irmotasunik ez izatea, horra hor Valtecsa UBR taldearen azken aldi honetako joera nagusia. 

    Argazkia: Alfredo Montaña

Bilboko entrenatzaileak badaki taldeak ez duela bere alderik onena eskaini aste hauetan, eta, azaldu duenez, jokoa eta dibertsioa berreskuratu nahi dituzte, emaitza onak izateko eta ahalik eta ondoen atera ahal izateko.

Plentziako partida abiapuntua izan daiteke UNI Bilbaorentzat.
Taldearen alderik onena ateratzeko eta denboraldiaren hasieran markatutakoa lortzeko moduko partida.

GORA UBR!!

             Uribealdea RKE Vs Valtecsa UBR – 15. jardunaldia / Ohorezko B Maila – A multzoa (2. multzoa)

                                                                Ardanzas / Plentzia– Martxoak 27. 16: 00etan

 

                                                                                 Argazkia: Alfredo Montaña