Era guztietako egunak izaten dira, eta martxoko azken larunbata ez zen onena izan Valtecsa UBR-rentzat.

Uribealdearen aurkako derbia galdu zuen, eguzkilorearen taldea premia handiagoz iritsi baitzen partidara sailkapenean duen postuagatik, eta egoera hori aldeko izanda jokatu baitzuten hasieratik, jokoaren garapena ikusita.  

Egurrolaren taldea ideia argiekin eta helburu argi batekin zelairatu zen, ligaren garapenerako garaipena ezinbestekoa zela jakinda.

 

Uribealdea nagusi izan zen lehen konpasetan, aurrea hartu zuen markagailuan eta ideiarik gabe utzi aurkaria.

Valtecsa pultsua hartzen joan zen erlojuak aurrera egin ahala, eta partidari buelta ematea lortu zuen, lehen zatiaren erdia pasata agintea hartu ondoren.

Baina itsasaldekoek, premia argia eta joko orekatuagoa zutela, ez zioten utzi Lavinen taldeari partidaz jabe egiten, eta lehen zatiko azken txanpan bilbotarrak itxian edukitzea lortu zuten, bai eta beste entsegu bat egin ere atsedenaldira iritsi aurretik.

Aldageletatik itzulita, Universitario ausartago ageri zen, ezten gehiagoz, baina ez zuen lortu nagusitasun hori islatzea.

Bilboko taldeko jokalarien aldaketak aire berria ekarri zuen, eta, azkenean, taldeak puntuak lortu zituen, eta hamar minutu eskas falta zirela aurretik jarri zen markagailuan.

Baina Uribealdeak premia handia zuen eta ez zuen amore eman. Azken minutuetan partidari buelta eman eta gutxienekoagatik irabazi zuen (15-14).

Emaitza honi esker, taldeak bizirik jarraitzen du eta, zorionez, ez du azpikoz gora jarri Valtecsaren egoera.

Ferrol izango da Valtecsaren hurrengo aurkaria, apirilaren 4an, igandez, A Coruñan jokatuko den partidan. Multzoko azken-aurreko postuan dago Ferrol, eta hari ere bi partida geratzen zaizkio kirol-denboraldiari amaiera emateko.

GORA UBR!!

      Uribealdea RKE 15 Vs Valtecsa UBR 14 — 15.Jardunaldia. Ohorezko B Maila –    A Multzoa ( 2Multzoa)