Reforren zelaia izango da Valtecsa UBR taldeak denboraldiari amaiera emateko izango duen agertokia, eta Zarauzko RT aurkaria. Talde hori bera izan zuen aurkaria “A multzoaren” lehen fasearen itxieran, eta lehia horretan amore eman zuen bilbotarren aurrean.

Bi taldeak onik helduko dira ligako azken egunera, baina gipuzkoarrak aurpegi hobea erakutsita, Uni Bilbaok porrot egin baitu azken partidetan. Hortaz, Lavínen taldeak ahalegina egingo du kirol-ibilbidea ahalik eta hobeto amaitzeko eta zaleei amaiera ona eskaini ahal izateko.

Bigarren fase honetan, berdinketa da nagusi multzoaren goiko aldean, puntu bakar bateko aldea baitago bi taldeen artean. Haiengandik oso gertu Eibar dago, hirugarren postuan, bilbotarrengandik puntu bakarrera eta zarauztarrengandik bi puntura. Beraz, asteburu honetan gertatzen denaren arabera, sailkapen-taulan aldaketak norabide batean edo bestean joango dira.

 Valtecsa UBR saiatuko da denboraldi amaiera itsasaldeko taldearen aurrean onbideratzen, eta, horrela, zaleei garaipena eskaintzen, bide onetik amaitu ahal izateko.

GORA UBR!!

(Argazkiak: Zarautz KE)

                        Valtecsa UBR Vs  Gesalaga Okelan Zarautz K.E.  – 16. Jardunaldia–  Ohorezko B Maila

                                                                  Amurrio – Apirilak  10. 16:30etan.