Valtecsa UBR-k asteburu honetan ekingo dio Ligako ibilaldiari Gamarran, eta euskal hiriburuko taldearekin lehiatuko da igande goizean.

Gaztedi RTk denboraldi bikaina egin zuen iaz, igoera-fasearen atarian geratu baitzen, eta Valtecsa UBR-ri gutxienekoagatik irabazi baitzion Durangoko “erbestean” jokatutako partidan.

Arabarrak talde borrokalaria dira, urte hauetako lehian erakutsi duten bezala, aurkaria edozein dela ere, amaierako txistua entzun arte jarraitzen baitute beren arrastoa uzten. Beltránen taldean aldaketak izango dira denboraldi honen hasieran, aurrekoarekin alderatuta, baina denboraldi-aurrean “partida gutxi” jokatu direnez lehia ez da erraza izango.

Valtecsa UBR ilusioarekin joango da, baina oinak lurrean dituela, ondo jakinik aurkariak ez duela batere erraz jarriko eta partida eskuratu nahi badute bizitasun berarekin lan egin beharko dutela lehen minututik hasita.

Aldaketa gutxi UBRn iazko denboraldiarekin alderatuta, urte hauetako bloke nagusiari eutsi baitzaio; Errekaldeko klubean izan den aldaketarik nabarmenena entrenatzailea da.

Denboraldiko lehen partida ofiziala eta ilusioz beteriko ibilbide baten hasiera. Valtecsa UBR taldeak mailan finkatzea espero du, gero eta gogorragoa baita lehiaketan parte hartzen duten talde guztientzat.

Ohorezko B Maila: Vithas Gaztedi RT vs Valtecsa UBR.
Vitoria-Gasteiz –  Gamarra/  Urriak 17 . 11:30etan.

 

 GORA UBR!