Valtecsak etxean jarraian jokatuko duen bigarren partida, Fangoko zelaian izango den Zarauzko taldearen aurka.

Valtecsa UBR gipuzkoarrak baino maila bat beherago dabil sailkapenean. Gesalaga Okelan Zarautz K.E.ren aurrean, bere jokoa berreskuratu, eta atzean utzi nahi du Santanderren aurka izandako porrota.

Universitario Bilbao Rugby eta Zarautz K.E taldeek iazko denboraldia amaitu zuten UBRk erbestean jokatutako partiduetako batean, zeina bilbotarren partidarik onenetako bat izan zen aurreko denboraldian. Aspaldiko ezagunak dira, gudu askotan aurrez aurre aritutakoak, eta aurten taularen goiko aldean egoteko borrokatu beharko dute.

Porrot eta garaipen banarekin iritsiko dira bi taldeak lehia honetara. Egun egokia izango da, beraz, puntua lortzeko, eta batzuek zein besteek denboraldiko lehen zatiaren amaierara lasaitasunez iritsi ahal izateko.

Kontzentrazioa eta intentsitatea hasierako txistutik, ahalik eta akatsik gutxien egitea eta fase estatikoetan menderatzen saiatzea, horiek izango dira gakoak Valtecsa UBR berriz garaile izan dadin.

Valtecsa UBR saiatuko da zaleen aurrean joko alai eta zuzena egiten, horrela garaipena eman ahal izateko.

Ohorezko B Maila – A Taldea. – Valtecsa UBR vs Gesalaga Okelan Zarautz K.E.

 Bilbao/  Azaroak 6 – 16:00etan.

 

 GORA UBR!!