Eibarrek arreta gehiago jarri zuen hasieratik, ideia argiagoak izan zituen zelaian, eta, beraz, Valtecsari irabazi zion Unben.

 

Hasieran partida parekatua izango zela ematen bazuen ere, etxekoek hasieratik hartu zuten agintea eta lehen berrogei minutuetan erabakita utzi zuten lehia.

 

Armaginek jokoan asmatu zuten, eta Valtecsak akatsak egin zituen jokoaren fase askotan: konbinazio ezin hobea aurkaria zelaiaz jabe egin zedin, gertatu zen bezala.

 

Eibar bikain aritu zen zelaian, erraz aurkitu zuen modua bilbotarren defentsa-lerroa hausteko, erasoan ere erabat asmatu zuen, eta horrek bidea eman zion tartea hartzeko.

 

Bigarren aldian, bultzada gehiagoz atera zen Valtecsa, baina ez zuen saririk lortu.

 

Eibarrek lehen berrogei minutuetan egina zuen lan gehiena, eta, beraz, ahalegina egin zuen aurkaria defentsan kontrolatzeko eta haien akatsei etekina ateratzeko, hasieratik menderatua zuen partida eskuratzeko.

 

Ez zen Valtecsaren eguna izan eta azken emaitzak ederki islatzen du (42-12).

Beraz, lanean jarraitu behar…

Ohorezko B Maila.  Eibar R.T 42 vs Valtecsa UBR 12.

 GORA UBR!!