
Errekaldeko errugbi-zelaian, bi taldeentzat —bai zelaiko, bai harmailetakoentzat— interes handia izango duen partida jokatuko da larunbat arratsaldean. Izan ere, 21-22 denboraldiko txapelduna aterako da hortik eta Estatuko mailara igotzeko borrokan aritzeko saria ere bai. Arabako Vithas Gaztedi taldea lehenengoa da sailkapenean eta bost puntuko aldea du bilbotarrekiko; beraz, partida galduta ere, defentsako bonusa eskuratzearekin…