
Valtecsa UBR taldeak garaipena lortu zuen Ourenseren aurka igande honetan, martxoaren 6an, Errekaldeko futbol-zelaian jokatutako partidan. Etxeko taldeak bere jokoa inposatzen asmatu zuen, batez ere bigarren zatian, multzoko laugarren postuan sailkatuaren aurka. Partidak balio izan zuen berriz itxura ona emateko eta arnasa hartzeko multzoaren behealdearekiko. Etxeko taldearen defentsa-zorroztasuna nabarmendu zen lehen zatian, ondo geldiarazi baitzituen…