
UBRko neskak Euskadiko hiriburura joango dira, euskal ligaren seigarren norgehiagokan parte hartzera. Aurkaria Gaztedi taldea izango da, sailkapenaren bosgarren posizioan dagoena, hau da, Bizkaiko taldea baino postu bat gorago. Partidaren baldintzatzaile nagusietako bat eguraldia izango da, zalantzarik gabe; izan ere, egun euritsu eta hotza izango dela iragarri dute, beraz, partida apur bat deserosoa izan daiteke…