
Larunbat honetan errugbi inklusiboko Bultza Liga txapelketaren hasiera izango da Bilbon, eta, UBR taldeaz gain, Getxo R.T, Gaztedi R.T eta Hernani C.R.E taldeek hartuko dute parte. Euskadiko Errugbi Federazioaren babespean antolatutako txapelketa hau duela 6 urte sortu zen, errugbi inklusiboko Euskadiko proiektu aitzindari gisa. Denboraldi honetako berrikuntza izango da txapelketa kategoria federatu gisa onartuko…