Universitario Bilbao Rugby taldea zelaian lehiatuko da berriro ere, Ligan izandako etenaldiaren ondoren, eta oraingo jardunaldian BeraBera izango du aurkari. Etxekoak baino eskarmentu handixeagoarekin iritsiko da BeraBera Errekaldeko zelaira, joan deneko jardunaldian jokatu ez bazuten ere, donostiarrak EURO CHALLENGE EMAKUMEZKOEN LIGA txapelketan jokatzen ari direlako, La Única RTarekin batera; hala, etxekoak baino minutu gehiago jokatuta…
Emakumezkoak
Emazkumezkoen 1. Euskal Liga. – Cominter Tisu Hernani CRE 36 vs UBR 10 Ligako etenaldiaren ondoren, emakumezkoen taldea Hernanira joan zen hirugarren jardunaldia jokatzeko, baina itzulera ez zen UBRren aldekoa izan. Etxekoek lortu zuten garaipena, Hernanik ondo baino hobeto aprobetxatu baitzituen bere indarrak, eta haiek landuz jokoan zeuden puntuak eskuratu baitzituen. Porrota gorabehera, bilbotarrek ganoraz…
Universitario Bilbao Rugby Landare Toki zelaira joango da larunbatean, denboraldiko hirugarren partida Cominter Tisu Hernaniren aurka jokatzeko. Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak garaipen eta porrot banarekin daude sailkapenean, baina bilbotarrak maila bat gorago daude, larunbat honetako aurkarien gainean. Pixkanaka-pixkanaka, Bilboko taldea sasoian jarri, eta beteranoen eta hasiberrien arteko nahasketak bidea markatzen ari da, arrastoak utziz,…
Universitario Bilbao Rugbyren garaipena denboraldi honetan etxean izandako estreinaldian. Carlonen jokalariek menderatu zuten lehian, eta bigarren zatiko lehen minutuetan bideratuta utzi zuten partida. Etxeko aurrelariak ondo aritu ziren, eta joko ona egin zuten hegaletan, ekintza bikainekin; hala, partida irabaztea lortu zuten Arrasate/Ordizia zaildu baten aurrean. Bisitariak lehenak izan ziren tantoa egiten, baina bilbotarrak berehala jabetu…
Universitario Bilbao Rugby larunbat honetan aurkeztuko da bere zaleen aurrean, eta Arrasate-Ordizia taldea izango da aurkaria. Uni Bilbaok lehen jardunaldian galdu egin zuen Gaztediren aurka, baina Fangon ahalegina egingo du bere jokoa inposatzeko, denboraldi-aurrean ere aurrez aurre izan duen talde honen aurka, horrela porrota Arabako lurrean atzean uzteko asmoz. Etxekoek eta bisitariek partidak galdu…
UBR taldeko emakumezkoen taldeak larunbatean ireki zuen arabarren eta bizkaitarren arteko lehia bikoitza, baina estreinaldia ez zen Rekaldeko taldearen aldekoa izan. Partida parekatua izan zen bigarren zatiaren erdialdera arte, orduan bilbotarrek garesti ordaindu baitzituzten egin zituzten akats batzuk. Liga hasierako urduritasuna baretuz joan zen erlojuak aurrera joan ahala, eta, ondorioz, Carlonen taldeak bere jokoa egin…
Universitario Bilbao Rugby Arabara joango da larunbat honetan denboraldia hasteko. Gasteiztarrek eta bilbotarrek iaz bezala emango diote hasiera euskal ligari; orduko hartan, Carlonen taldeak arabarren aurka irabazi zuen jokatutako bi partidetan. UBRk bezala, etxeko taldeak mailatik igo diren jokalariak sartu ditu bere lerroetan, beteranoak eta gazteak nahastuz. Entrenatzaile bilbotarrak esan duenez, denboraldiko lehen partida ofizial…
Jardunaldi bizia izan zen larunbatean Bilbon, Universitario Bilbao Rugby eta Ordizia taldeen arteko lehian. Txikienek, 10 eta 12 urte azpikoek, eman zioten hasiera jardunaldiari, eta Errekaldeko harmailetan zeuden ikusleek gozatu ederra hartu zuten zelaian gertatutakoa ikusita. Gero, 14 eta 16 urte azpiko kategoriakoen txanda izan zen, eta bi harrobien lanaren distirak azaldu ziren berdegunean. …
Irailaren 25ean, larunbatarekin, errugbiz beteriko eguna izango da Bilbon, Universitario Bilbao Rugby eta Ordiziako eskola-taldeek eta seniorrek lagunarteko partida batzuk jokatuko baitituzte 11:00etatik aurrera. Amaitzeko, Valtecsa UBR eta Ordizia RT Sub 23 taldeen arteko norgehiagoka jokatuko da, eta denboraldi-aurreko lehen neurketa izango da Ohorezko B Mailako taldearentzat. Hona hemen partiden ordutegiak: …
Bilboko zaleak zorioneko daude, errugbia abian jarri baita berriz hurrengo denboraldia prestatzen hasteko, eta, gainera, ikusleak harmailetara itzuli ahal izan baitira. Halaxe izan zen Errekaldeko kiroldegian hilaren 18an, larunbatean, jokatutako denboraldi-aurreko lehen partidan. Universitario Bilbao Rugbyko eta Valladolideko VRACeko emakumezkoen taldeak neurtu ziren. Oso jokaera antzekoa zuten bi talde lehiatu ziren partidan, jokalari beteranoak eta…