
Valtecsa UBR argi eta garbi gailendu zen larunbat arratsaldean Fangon, Donostiako Atlético San Sebastián taldearen aurka. Kontu handirik gabeko norgehiagoka izan zen, talde bat argi eta garbi nagusi baitzen hasieratik bertatik, eta norgehiagoka menderatu baitzuen, ekintza bakoitzaren jabe eginez eta merezimenduzko jokaldiak taxutuz. Lehenengo aldiaren amaierako emaitzak argi islatzen zuen dena (52-0). Bigarren aldian antzera…