
Barbariansen garaipen argia urteko azken partidan. Argi eta garbi nagusitu zen partidan, lehen zatiaren amaierarako dena baitzegoen bilbotarren alde. Etxeko taldearen nagusitasuna nabarmen islatzen zuen emaitzarekin (43-10) iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, etxeko entrenatzaileak aulkiko jokalariak zelairatu zituen, eta, horrela, Barbarianseko jokalari guztiek jokatu ahal izan zuten minuturen bat 2021ari amaiera eman zion partidan, zeina…