
Garaipen garrantzitsua lortu zuen Nueva Balasteran. Bilboko taldeko kideek gogor aritu behar izan zuten defentsan zein erasoan garaipena lortzeko, eta, horrela, funtsezko puntuak eskuratzeko bigarren fase honen amaierari begira. Palenciak, multzoko azken postuan dagoen taldeak, ondo zekien lehia irabazi behar zuela zilarrezko mailan jarraitzeko itxaropenari eusteko. Gaztelarrek argi eta garbi zuten, eta zelaian berdintasunari…