
Gaur egungo egoera epidemiologikoak ligako txapelketa azpikoz gora jartzeaz gain, egun hauetako eurite gogorrek ere zelaiz aldatzeko beharra ekarri dute partida batzuetan. Hala gertatuko da larunbat honetan Valtecsak Hernaniren aurka jokatuko duen norgehiagokan; izan ere, Gipuzkoako taldearen zelaia, Landare Toki, ezin da inola ere erabili, jokalekua urez bete delako berriz. Azken orduko aldaketarik ezean,…