
Universitario Bilbao Rugby taldea zelaian lehiatuko da berriro ere, Ligan izandako etenaldiaren ondoren, eta oraingo jardunaldian BeraBera izango du aurkari. Etxekoak baino eskarmentu handixeagoarekin iritsiko da BeraBera Errekaldeko zelaira, joan deneko jardunaldian jokatu ez bazuten ere, donostiarrak EURO CHALLENGE EMAKUMEZKOEN LIGA txapelketan jokatzen ari direlako, La Única RTarekin batera; hala, etxekoak baino minutu gehiago jokatuta…