
Beste derby bat UBR taldearentzat. Oraingoan, Uribealdearen aurka arituko gara, Andanzas zelaian. Partida garrantzitsua izango da bientzat. Bertakoen kasuan, beheko postuetatik irteteko erabakigarria izango da; Universitarioren kasuan, berriz, lehenengo buelta ondo bukatu eta aurtengo helburu nagusia lortzeko bidean aurrera egiteko. Kontuan izanda aurkariak azken aurreko postuan daudela, pentsa liteke bilbotarrek erraz izango dutela norgehiagoka, baina…