
Datorren larunbatean, UBR azken denboraldietako ezagun batekin lehiatuko da, Arabako Gaztedi Rt taldearekin. Gaztedik joan den denboraldian lortu zuen zilarrezko kategoriara igotzea, Universitariok bezala. Partidu gogorra eta bizia izango da Fango kiroldegian, bi klubek antzeko maila baitute eta ondo ezagutzen baitute elkar. Batak zein besteak garaipena lortu dute aurreko jardunaldian. Gaztedi taldeko aurrelariak indartsuak eta…